XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gazteizgo Kultur Etxean
Ossian saria jasoko bihar Koldo Mitxelenak.

F.V.S. Fundazioak 1974-tik aitzina banatzen duen Ossian saria Koldo Mitxelena hizkuntzalari, idazle eta irakasleak jasoko du bihar Gasteizgo Kultur Etxean egingo den ospakizun baten arratsaldeko bostetan.

Europear ondasun diren hizkuntza eta kulturen ikerketa eta bultzatzean gailendu diren pertsona eta instituzioak saritzen dira erakunde honen Ossian sariz.

Aurreragoko urteetan onako hauek izan dira sarituak Mitxelenaren aurretik beste batzuren artean: Derick Thomson, Glasgow-ko zeltistea; Societá retorumantscha, Coirako erakundea; R. Lafont irakaslea, okzitanistea; Alcover-ekin batera Dicccionario catalán-valenciano-balear " lanaren egilea izan zen Francesc de B. Moll irakaslea, eta abar.

Koldo Mitxelena Elissalt.

Koldo Mitxelena Errenderian jaio zen 1915-ko abustuaren 20-an.

Euskaltzaindiakoa, Real Academia Española delakoan Correspondiente izendatzea du, eta Pariseko Societé de Linguistique elkarteko bazkide da.

Salamancako Unibertsitaten Indoeuropear Linguistikaren Katedratiko izan zen, eta 1978-tik aurrera Euskal Herriko Unibertsitatean, Gazteizen, Euskal Filologia eta Indoeuropear Linguistikaren Katedratiko izan zen, eta 1978-tik aurrera Euskal Herriko Unibertsitaten, Gazteizen, Euskal Filologia eta Indoeuropear Linguistikaren Katedratiku da, Bordeleko Unibertsitateak doctor honoris causa izendatu zuen.

Euskal hizkuntzaz egin dituen lanik garaienak bibliografia zabal batek biltzen ditu, besteak beste hauen egile izanik: Fonetica histórica vasca, Sobre el pasado de la lengua vasca, La lengua vasca, Estudio sobre las fuentes del diccionario de Azkue, eta abar.

Euskara batuaren prozesuan bultzatzaile eta gidari izan zelarik, europear aldizkari askotan argitaratu ditu bere artikuluetan, eta beretarik asko une honetan eskuragaitzak direnez, Euskal Herriko Unibertsitateak liburu batean bilduak epe laburrean berrargitaratzeko asmoa du.

Euskal Hizkuntzaz, literaturaz eta kulturaz etengabeko lan bat egin du eta egiten dihardu gaur egun ere euskaraz nahiz erdaraz, gerraondoko euskal aldizkarien berriztatzean zerikusi haundia izan zuelarik.

Inork ukatzen ez dion aitetasun bat euskaldun eta euskalzaleen munduan.

F.V.S. Erakundea.

Ossian saria banatzen duen erakundea 1931-an sortu zuen Alfred Toepfer, Hamburgoko negoziogizon batek.

Erakunde hau sortu geroztik, 16 miloi marko baino gehiago banatu ditu helburu oso desberdinetarako: berak, kultur sariak gazteentzako albergeak, zaharrentzako asiloak eta abar.

Urteoro, besteak beste, honako sari hauek ere eskeintzen ditu: Hegosortalde Europako pertsonalitateentzako Herder saria; ingleserazko idazleentzako Shakespeare saria; Eskandinabiako kulturarentzat Henrik-Steffens saria; Europa erromanikuko intelektual eta artistentzako Montaigne saria, Irlandarakoa den Rembrandt saria, eta urte birik behin banatzen duen Goethe saria.